XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jadanik ez dago dirua adreilu baten azpian edo koltxoiaren barruan gordetzen duenik.

Diru puska bat duen guztiak banketxera ekartzen du; emango dion interes eskasarengatik baino gehiago, zertxobait hitz egiteko aukera ematen diolako, seguruenik.

Eta bi gizon haien itxurak ikusita, goitik behera traje dotorez eta gorbataz apainduta, diru puska bat baino gehiago zutela pentsatzeko arrazoiak zeuden.

Etxez etxeko saltzaileak ere izan zitezkeela pentsa zezakeen baten batek.

Baina nik eskarmentu nahikoa badut horietatik bereizten jakiteko, artilezko traje garestiak baitzeramatzaten, eta edozein aireportutako alarmak dantzan jartzeko adinako urrea baitzeramaten gainean: eraztun, gorbata-euskailu, erloju eta estilografikoak, den-denak urregorrizkoak.

Baina, oroz gainetik, ze jende klasekoak ziren salatzen zuen ezaugarri bat zuten: eguzki betaurreko ilunak (urrezkoak orobat).

Nik teoria bat dut.

Balkobilkoko jendea sailkatzen hainbeste urte pasa eta gero, (...)